top of page

AINTZINAROA

      Musika, soinu-arte bat da. Aintzaniako kulturak ezarri zuten modu bat grafikoki soinuak idazteko. Dokumentu eta tresnen ezagutza galdu dira. Testu idatzi eta edalontzi margotuengatik dakigu nolakoa zen musika.

     

      MESOPOTAMIA: Mesopotamiako musika adierazpen historiografiko bat da, mesopotamiako aintzinako zibilizazioen musikaren historioari buruz erreferitzeko.

Dokumentu literarioak eta instrumentuen erreprodukzio artistikoak herri hauen musika eta instrumentuen buruzko informazioa jakitea aukera eman digute, baita ere intrumentuen aurkikuntza arkeologikoak. Babiloniar musika dukumentuak aurkitu dira.

 

       

 

 

 

 

 

 

 

 

 

      EGIPTO: Bertako biztanleek aisialdiko zati handi bat dantzatzen eta abesten igarotzen zuten, instrumenturen bat lagun zutela. Musika beti egoten zen presente tenpluetako zeremonia erlijiosoetan, faraoiaren gortearen festan eta baita herri xehearen ekitaldietan ere.

Musika ahoz transmititzen zuten, eta, hori dela eta, ez dakigu zehazki Egiptoko musika nolakoa zen. Erritual erlijiosoetan jainkoengana heltzeko instrumentu indartsuena ahotsa zela uste zuten. Apaizek, emakumezkoen zein gizomezkoen jainkoak antzezten zituzten, ereserkiak eta kantuak abesten zituzten aien ohorez. Garai hartako margoek argitzen dute abeslariak oso garrantzitsuak izan zirela.

Nahiz eta abeslariak oso garrantzitsuak izan instrumentuak ere erabilttzen zituzten: haruko itxurako harpa handiak, sei edo zortzi harikoak, arrakasta handia izan zuen.

 

     

 

 

 

 

 

 

 

      GREZIA: Antzinako zibilizazioetan eragina izan zuen Greziako musikak. Kultura handi horien musika erlijiosoak eta instrumentuek arrasto nabaria utzi zuten zibilizazio heleniarraren musikan. Aro Klasikoko grekoek edertasuna lortu nahi zuten arte guztietan, eta musika dantzarekin, antzerkiarekin eta poesiarekin nahastu zuten. Apolo musikaren jainkoa zen eta Dionisio, haren anaia, dantzarena eta antzerkiarena.

Musika filosofiarekin erlazionatu zuten. Garaiko filosofo handiek musikaren balio informatzailea azpimarratu zuten. Pitagorasek musika arimarentzat sendagai zela esaten zuen eta Aristotelesek emozioaren katarsira heltzeko erabiltzen zuen. Bestalde, musika grekoaren erritmoa hizkuntzari erabat lotuta zegoen. Abestietan, musikak testuaren erritmoa errepikatzen zuen.

Instrumentu greko ohikoenak kithara eta aulosa ziren.

Aulosa: oboearen antzeko instrumentua zen asaldura lortzeko erabiltzen zen.

Kithara: lira mota bat zen entzuleengan lasaitasuna eta inspirazioa lortzeko erabiltzen zen.

Danborra, zinbalak, sistroa eta kriskitinak besteak beste antzinaroko Grezian perkusiosko tresnarik erabilenak izan ziren.

 

     

 

 

 

 

 

     

 

      ERROMA: Erromatar musika greziarrenean oinarritzen zen. Greziar kultura beti izan da garrantzitsuagoa. Hau da, erromatarrek greziar musika beraien izaerara egokitu zuten.

Paper garrantzitsuak jokatu zuen erromatarren ekitaldi frankoetan, armadan esaterako. Arlo horretan aginduak emateko edo zeremonietan erabiltzen zen. Ekitaldi erlijiosoek ere musika zuten lagun erritoak burutzerakoan.

Ia instrumentu guztiak greziar kulturatik zetozen. Baina, trompeta zuzena nabarmendu ziren gehien bat, metala primeran ezagutzen baitzuten. Organo mota zahar bat erabiltzen zuten zirkoan jotzen zen hauspo mota baten erzginez.  Kordajko instrumentuak Greziatik edo Ekialde Hurbiletik zetozen (harpak, lauteak eta zitara).

 


 

bottom of page